ZERBITZUAK
Kamiseta
Oroigarrizko MIZUNO kamiseta teknikoa
Gymsac XL
Finisher domina
Finisher DIPLOMA
zure izen-abizenak eta emaitza, denbora eta distantzia.
8 ESZENATOKI
zuzeneko emanaldiekin, dj 's, musika taldeak eta dantza taldeak, zu eta ikusleak lasterketa osoan animatuta senti zaitezten.
3 SPEAKER
uneoro gertatzen denaren berri ematen dutenak.
PANTAILA ERRALDOIAK
Guggenheimen pantaila erraldoia lasterketaren progresioa emateko.
SU ARTIFIZIALAK eta SU KANOIAK,
irteera ikusgarria emateko..
GAUEKO ARGIZTAPENA
Hiriko eraikin enblematikoenetan eta ibilbidean zehar argiztapen efektuak puntu erakargarrienetan.
ARROPAZAINDEGIA
17: 00etatik 23:00etara, Zubiarte merkataritza-gunean, -1. solairuan. Korrikalari bakoitzak gymsac ofizialean utzi beharko ditu gordeta utzi nahi dituen objektu pertsonalak, dortsal-txiparekin batera. Gymsac-a identifikatu ahal izateko, parte-hartzaileak kartazalean dortsalarekin datorren zenbaki ofiziala duen txartela jarri beharko dio.
EKITALDIKO POLTSA/GYMSACS OFIZIALAK TXARTEL OFIZIALAREKIN BAKARRIK JASOKO DIRA.
DUTXAK
Lasterketa amaitu ostean dutxa zerbitzua izango duzue 19:30etik 23:30era Jon Arrospide kalean dagoen Deustuko Kiroldegian. Zerbitzu honetara sartzeko zure dorsala erakutsi beharko duzu.
ALDAGELAK
Emakumeentzako aldagela bat eta gizonentzako beste bat izango dituzu, 17:00etatik 23:00etara ZUBIARTE Merkataritza gunean.
ZURE ZENBAKIA ERAKUTSI BEHAR DUZUE ZERBITZU HONETAN SARTZEKO ETA GERO ZUEN GAUZAK BILTZEKO ERE.
ERBIAK
banderekin identifikatuta egongo dira, eta jarraitu beharreko erritmoa ezarriko dute..
21K: 1:25h. / 1:30h. / 1:35h. / 1:40h. / 1.45h. / 1:50h. / 2:00h.
10K: 40’ / 45’ / 50’ / 55’ / 60’.
HORNIDURAK
RFEAk eta World Athetics-ek ezarritako arauei jarraituz, antolakuntzak parte-hartzaileen eskura jarriko ditu 6., 10., 14. eta 18. kilometroetan ura/edari isotonikoa/gelak erabiliz egindako hornidura.
HELMUGAKO HORNIDURA
Helmugara iristean, parte-hartzaileek banakako poltsa bat jasoko dute urarekin, edari isotoniko batekin eta babesleek eskeinitako hornigai solidoarekin.
BETERANOEN GARAIKURRA
Beteranoen garaikurrak PODIUM GUNEAN bakarrik banatuko dira urriaren 17an, larunbata, 22:00etatik 23:00etara. eta urriaren 18an, igandea, 10:00etatik 12:00etara.
Zuzeneko
jarraipena
lasterketa zuzenean.
Bilbao Running Fest berriro ere Bilboko kaleak gaueko zirkuitu bihurtuko ditu, zirraraz, zuzeneko musikaz eta korrikalariei animatzen milaka pertsonaz beteta. 21 km-ko Maratoi Erdian edo 10 km-ko Pirata Lasterketan parte hartzen duzun ala ez, energiaz betetako gau ahaztezin bat zain duzu.
Forum Sporten, egun handirako prestatzen lagun zaitzakegu. Aurkitu emakumeentzako eta gizonentzako korrika egiteko oinetakoak, kamiseta teknikoak, korrika egiteko galtzak, korrika egiteko galtzerdiak, kirol bularretakoak eta ekitaldira sasoi ezin hobean iristeko behar duzun guztia.
Eta ez galdu Bilbao Running Fest arropa ofiziala: lasterketaren aurretik, bitartean eta ondoren harrotasunez jantzi ahal izango dituzun kamiseta, sudadera eta euri-jaka esklusiboak.
ARGAZKIAK
QuieroMisFotos.com izango da TotalEnergies Bilbao Night Running Fest 2025eko argazki-erreportajea egiteaz arduratuko den enpresa. Bertako argazkilariak hiriko leku enblematikoenetan kokatuko dira, eta behin proba amaitutakoan, zure argazkiak erraz eta azkar aurkituko dituzu
QuieroMisFotos.com-en aurpegia ezagutza-sistema erabiliz. Kalitate bikaineko oroitzapen argazki kopuru on bat eskuratzeko aukera izango duzu, jatorrizko formatuan (proban burututako denborarekin) eta argazki-ziurtagiria (zure izenarekin, denbora eta ekitaldiaren logotipoarekin pertsonalizatua) bilduta.
Zure album pertsonalizatua hermen:




